AZKEN DATUAK

Koronabirusaren 17 positibo atzeman zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, 7 Laudion

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 4a, 12:32
Laudion 7 gaixo berri detektatu zituzten. / Aiaraldea.eus

Laudioko emaitzak ez ezik, Artziniegakoak eta Urduñakoak ere kezkagarriak dira, 4 kasu berri erregistratu baitzituen udalerri bakoitzak. Gainera, Artziniegak ia bikoiztu du zenbaki gorrien langa.

Osasun sistema publikoak txostena argitaratu berri du atzoko datuak zabaltzeko, COVID-19 birusari dagokionez. Atzoko datuak larriak baziren, 12 kutsaturekin, gaurkoak are okerragoak dira, zenbaketak 17 gaixo utzi baititu.

Udalerrika horrela zabaldu zen atzo birusa eta Laudion jadanik 400 kaltetu egon dira pandemia hasi zenetik:

  • Laudio: 7
  • Artziniega: 4
  • Urduña: 4
  • Amurrio: 1
  • Arrankudiaga-Zollo: 1

Laudioko datuak deigarriak badira ere, egoera okerrena Artziniegakoa da. Aiara gailendu du, udalerri horrek atzo ez baitzuen positibo berririk izan. Gauzak horrela, 100.000 biztanleko 500 gaixoen ratioa horrela dago Aiaraldean:

Udalerria Gaurko tasa Egoera atzoko datuekin alderatuta
Artziniega 988,55 +208,11
Aiara 792,83 -34,47
Laudio 485,15 =
Urduña 421,15 +93,59
Orozko 306,16 =
Arrankudiaga-Zollo 294,41 +94,14
Okondo 294,17 =
Amurrio 115,17 +9,59
Arakaldo 0 =

EAEn ere atzo baino positibo gehiago erregistratu dira, 1.120tik 1.425ra igaro da erkidegoa 24 ordutan. Herrialdeka horrela banatu dira emaitzak:

Herrialdea Positiboak Ratioa
Araba 163 493,65
Bizkaia 623 632,63
Gipuzkoa 630 1007,95

Zaintza intentsiboko unitatetei dagokienez, herritar bat gehiago ospitaleratu zuten atzo atal horietan eta 107 ohe bete dira jadanik.

Eskualdeko datu metatuak pandemia hasi zenetik, berriz, hurrengoak dira:

  • Laudio: 400
  • Amurrio: 202
  • Aiara: 101
  • Urduña: 93
  • Okondo: 21
  • Orozko: 47
  • Artziniega: 57
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 7
  • Aiaraldea: 909

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide