61 positibo egon dira asteburuan Aiaraldean, 30 Laudion

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 2a, 20:32
Laudion 30 positibo atzeman ditu Osakidetzak 3 egunetan, 22 ostiralean. / Aiaraldea.eus

Osakidetzaren arabera, 30 kutsatu agertu dira Laudion, 10 Aiaran, 8 Urduñan, 7 Artziniegan, 3 Amurrion eta bana Okondon, Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon.

Osakidetzak argitaratu berri duen txostena COVID-19 birusari buruz positibo berrien kopuru kezkagarriak utzi ditu eskualdean, eta Aiarak eta Artziniegak jadanik gainditu dituzte zenbaki gorrien langak. Aiarako tasa 827,30ra heldu da eta Artziniegakoa 676,38ra.

Herriz herri, gaixo berrien zenbaketa 3 egunetan hurrengoa izan da:

  • Amurrio: 3
  • Aiara: 10
  • Artziniega: 7
  • Laudio: 30
  • Okondo: 1
  • Arrankudiaga-Zollo: 1
  • Orozko: 1
  • Urduña: 8

Egunka, kutsadura berrien banaketa koadro honetan deskribatzen da:

Udalerria Urriak 30 Urriak 31 Azaroak 1
Amurrio 1 1 1
Aiara 5 3 2
Artziniega 6 1 0
Laudio 22 4 4
Okondo 1 0 0
Arrankudiaga-Zollo 1 0 0
Orozko 1 0 0
Urduña 4 4 0
Guztira 41 13 7

Horrenbestez, bi udalerri 500eko ratioaren gainean daude jadanik, Aiara eta Artziniega. Horri gehitu behar zaio Laudio mugara gerturatzen ari dela, 457ko ratioarekin:

Udalerria Ratioa
Aiara 827,30
Artziniega 676,38
Laudio 457
Orozko 420,97
Urduña 304,16
Arrankudiaga-Zollo 196,27
Amurrio 124,77
Okondo 83,06

Euskal Autonomia Erkidegoko datuek ere gora egin dute asteburuan, eta ostiralean zein larunbatean 1.000 gaixo berri baino gehiago atzeman zituen osasun sistema publikoak:

  Urriak 30 Urriak 31 Azaroak 1
Probak (PCR + Antigenoak) 16.489 12.142 12.452
PCR 15.430 11.548 11.731
Antigenoak 1.058 594 721
Positiboak guztira 1.502 1.153 972
Positiboak PCR 1.345 1.070 805
Positiboak antigenoak 157 83 167
Positiboen % %9,1 %9,5 %7,8

Bitarteko medikuei dagokienez, Zaintza Intentsiboko Unitateetan gaixoak ia bikoiztu dira urritik azarora eta egun 104 herritar daude atal horietan eta 469 ospitaleratu.

Eskualdeko datu metatuak pandemia hasi zenetik hurrengoak dira:

  • Laudio: 387
  • Amurrio: 201
  • Aiara: 100
  • Urduña: 88
  • Okondo: 19
  • Orozko: 47
  • Artziniega: 51
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 6
  • Aiaraldea: 880

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide